XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SASI-APAIZAK - Eresi orrek, zure goibeltasuna aundia dala adierazten du.

FUKARANDONO - Ez da, ba, izango? Amida, Jaka, Gizon eta Kanon Urtzi altsuak egunero argi dirdiratsuz ludi zabala jazten dutenak itun daudelarik, ni ayen Morroi-lena, pozik egongo al naiz?

GUZTIAK - Fukarandono! Ondo ari zera, gure Iraskasle ospetsu ori!!

BATEK @- Ortze goitik lur egarrira euria bezela, zure aotik gure belarrietara itz onuratsuak datoz.

FUKARANDONO - Amida maitagarria! Jaupari Zuri ori etorri danez gero, Yapondarrak yauretxeak utzi egin bear dirala esaten asi dira. Jaupari Zuri'ren Jainkoa egiazkoa dalako. Orain, nere menpeko sinistun zintzoôk, entzun.

BATEK - Zure aurrean gaudenean, mutil kozkorrak bezela gera. Aoa zabaldu ezazu, eta euri ugaria bezela, gure adimenetara zure irakatsiak betoz.

FUKARANDONO - Zuri orrek, erregeren burua nampacirc;stu du.

BATEK - Atzo, argi ikusi gendun.

FUKARANDONO - Atzo entzundakoak, yasan al ditezke?

BATEK - Batez ere, Fukarandono, gure irakasle ospetsua Buda'ren Morroi-lena izanik...

FUKARANDONO - Eta gu, gezurtiak, zikiñak! Adimen gabekoak omen gera! Orain amabost eun urte, ni ez al nintzan bizi, ba?

BATEK - Beti, ori esan oi da!

FUKARANDONO - Zuri orrek, neronixe, ordun, zirizko soñekoa ez al zidan saldu? Gu soin batetik bestera aldatzen gerala; eta, oroimen ona dutenek, gauza auetzaz gogoratzen dirala, egia ez al da?

ZARRENAK - Fukarandono! Ongi ari zera! Bañan jainkoen izen ona osatu bear da.